Publicador de contenidos

Atrás GURE EMOZIOAK KUDEATZEN, SEME-ALABEN BIDELAGUN IZATEKO

Hitzaldia urriaren 1ean, 18:00etan izango da Gaztelekuan Miren Ros trebatzailearen eskutik. Izen ematea irekita dago irailaren 29 arte, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko delarik.

15·09·2025


TREBAGurasoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarria dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “GURE EMOZIOAK KUDEATZEN, SEME-ALABEN BIDELAGUN IZATEKO” hitzaldia antolatuko da. Urriaren 1ean, asteazkena, 18:00etatik 19:30etara Gaztelekuan izango da Miren Ros trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da irailaren 29 aurretik . 
Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.