Ohiturak bere jatorria tenplariekin batzen du, dagoen lekua kontuan hartzen bada, ez da harritzekoa hori pentsatzea.

Baseliza txikia da, artzai eta mendizaleak sartzen dira bertan, ez zaio antzematen militarren aztarnik.

Beste garai batean berriz erromesentzat hospitale izan zen, ermitari batek zaintzen zituen ibiltariak. Herrian dagoen debozioa haundia da eta bertara eramaten dira hizketan berandu datozen haurrak.