XV. eta XVI. medeetan eraikia.

Elizako ate nagusian San Martin de Toursen figura ikus dezakegu. Ate barrokoa eta korua XVII. medekoak dira. Azken aldaketak hegoaldeko atea, sakristia eta portikua dira, hauek XIX. mendekoak dira. Elizaren barruan Aizkorriko ermitako Gurutze Santua ikus dezakegu, berau Gipuzkoako arte sakroko aintzinenetako bat delarik. Baita ere, XIV. mendekoElurretako gure Amaren irudia dago, Irutxetako ermitakoa da. Ermita hau, herritik pasatzen den Santiago Bidearen aldamenean dago.

Elizaren barruan, baita ere Tomas Zumalakarregi Karlista Generalaren mausoleoa aurki daiteke, gudan zauritu zutenean etxera bidean zetorrela Zegaman hil bait zen.Generala hil zen ohera eta geraiko beste zenbait gauza Mazkiaran Barrena baserrian daude.