San Adriango tunelaren barruan dago, itsasgaineko 1030 metrora gutxi gora behera.

Nahiz eta 1883. urtean eraikia izan, 1010. urtean jadanik bazegoen han baseliza txiki bat; joan den mendearen erdialdean egin ziren azken berrikuntzak.

Bertaraino doan bideari buruz eztabaida dago, batzuen iritziz erromatar garaikoa da eta beste batzuentzat berriz erdi arokoa omen da. Bertatik Urbiako landak ikus daitezke. Korpus egunean meza izaten da.