Erdi Aroan, uste zen gaixotasuna norberaren bekatuek edo arbasoenek eragiten zutela, eta sendatzea Jainkoaren esku zegoela. Horregatik, ospitaleak ez ziren osasun-zentroak: pasadizokoentzako edo etxerik gabekoentzako ostatu arruntak ziren, sendatu edo hil arte egoteko lekuak. Gela arrunt batzuk, gizonezkoak eta emakumezkoak banatuta egoten ziren, eta kapera (beheko solairuan edo horren inguruan) barnekoek beren eginbehar erlijiosoak betetzeko. Jateko, zopa-plater bat, ogi-koskor batekin, eta, etzateko, arto-hostoz eginiko koltxoia ere ematen zitzaien.

Badakigu bi ospitale izan zirela Zegaman. Bat “Aizkorri mendilerroko” Sancti Spiritu baselizaren ondoan zegoen. 1503.urtean, Julio II.enak prioretza titulua eman zion baseliza horri; titulu hori izaten zen Santiago bidean zeuden lekuei ematen zitzaien erdi aroko fundazioa, normalean lehen zaldu-ordenaren bat finkaturiko lekuei. Baselizako priore-lanetan aritzen zen Zegamaren baitan zegoen Segurako parrokiako onuradunen bat.

Beste ospitalea, berriz, Andueza baserrian zegoen egun, Anduetza edo Andutza, Echeraya auzoan. Une jakin batean, baserria bitan zatitu zen, eta alde bat baserritarako eta bestea ospitaletarako erabili zien.

1606ko maiatzaren 2an, Nicolás de Aramburu Zegamako parrokiako erretore jaunak bere ondasunak Zegamako herriari eman zizkion eta, hiru egun beranduago, maiatzaren 5ean, “memoria” edo ongintzazko lana sortu zuen. Puntuetako batean hau adierazten du, hain zuzen ere, agindu zuen haren etxean Zegamako herrikoentzako, neska zurtzentzako edo apaiz ikasten ari zirenentzako ospitalea jartzeko eta eskalerik ez onartzeko. Kontuetaz Zegamako elizjendea eta justizia, arduratuko ziren. Horretarako diru-kopuru bat utzi zuen, horren interesekin gastuak ordaintzeko.

Agiriaren beste atal batean agindu zuen limosnak 3 giltzako diru-kutxa batean gordetzeko eta giltzak erretore, alkate eta ospitale-arduradunaren esku uzteko. Era berean, liburu batean sarrerak, opariak, kapitalen errendimenduak eta gastuak jasotzeko agindu zuen. Liburua aipatutako diru-kutxan gordeko zen.

1799an, Erregearen aginduz, kapilautza honen ondasunak saldu egin zituzten, eta Aranburu edo ospitale-etxea Zegamako Vicente Angel de Echeverriaren esku geratu ziren, 30.400 erreal koarto ordaindu eta gero. Urte bat geroago, Vicente Ángel de Echeverriak Martín José de Arzari saldu zion ospitalea. Historia hau ezagunagoa da. 1983an Migel Arostegi Azurmendi Jaunak, Andueza baserria eta honen mugan dagoen soroa erosi zien Viana e Irimo eta Viana Santa Cruz sendiei. Oraindik orain, Andueza baserria eta Hospital Zaharra edota Aranburu baserria, Basoaren Interpretazio Zentro iraunkor bat kokatzeko asmoarekin, 2000. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak eta Zegamako Udalak hitzarmen bat sinatu zuten; Zegamako Udalak Migel Arostegi Azurmendiri baserria erosi zion ondoko lursailarekin (5.411 m2.), 2001eko azaroaren 23an.

100. urtemuga zuela eta, bi eraikinen birgaitzea ahalbidetu zuen, barnetik elkar komunikatuz, eta baso sektorearentzat erreferente bihurtu da Imanol Artola zegamar basozainak, urteetan zehar egindako lan ikaragarriari esker, honek lan honetan Foru Aldundiaren laguntza ere izan duela esan behar. Anduezan, guztira 182 zuhaitz ezberdin ikusgai daude, era guztietako xehetasunekin.

Andueza eta Hospital Zahar edota Aranburu etxearen inaugurazio ekitaldia 2003ko ekainaren 25ean izan zen. Eraikinak nahiz basogintzako erakusketa ederki itsasten dira emandako kokapenarekin eta baita Zegamak, etorkizuneko (oraindik aitortzeko dagoen) Aizkorriko Parke Naturalaren barnean izando duen paperarekin ere.