Aizkorrira mendi irteera egiten da.

Amezti Mendi Elkartearen gidaritzapean, Aizkorrira bi irteera egiten dira. Bata Zegamako plazatik abiatzen da goizean goiz eta bestea Aldaolatik beranduxeago. Bi irteeretako mendizaleak Aizkorriko tontorrean elkartzen dira cavarekin topa eginez Aizkorriren eguna ospatzeko. Eguerdian berriz, herriko plazan Eusko Labeldun hegaluzea eta sagardoa izaten dira dastagai mendizale zein herritar guztientzat.