Urriaren 25 eta 26an ospatuko da Zegaman VI. Cava Festa

Urriaren 25ean, ostiralez emango zaio aurtengo Cava Festari hasiera. Bi egunetako ordutegia iluntzeko 20:00etatik goizaldeko 01:00etara izango da.

Zortzi cava desberdin dastatzeko aukera izango da eta jateko aukera ere izango da bertan.

Autobus zerbitzua egongo da bai ostiralean eta baita larunbatean ere.

Asteburu hau Zegamako Udalak eta herriko elkarteak elkarlanean antolatzen dute.