Azaroaren 19an, larunbata, maiatzaren 7an zendu zen Jabier Otaegiri, esker oneko herri aitormena egingo zaio.

Herriko plazan, kiosko inguruan elkartuko gara Jabi gogoan dugula esker oneko aitormen keinu bat egin nahi diogun guztiak. Bere familia, ama, senideak, emaztea eta seme-alabak izango ditugu bidelagun, Zegamako elkarteek eta hainbat eta hainbat herritarrek eta adiskidek antolatu diegun festa egun honetan. Zatoz zu ere!

Egitaraua:

-Goizeko 11:30etan eliza aurreko kioskoan elkartu.

-Ondoren kalejira Sakristauenetik familiaren etxera, eskolara eta udaletxera.

-12:15etan ekintza instituzionala Udaletxe aurrean.

-12:30etan Zegamako Kultur Etxea "Jabier Otaegi Kultur Etxea" izendatzea.

-13:00etan kantu saioa San Martin Parrokian.

-14:30etan bazkaria. Otordura joan nahi duenak herriko tabernetan, azaroaren 16rako txartela hartu behar du. Helduek 20€ eta haurrek 10€