2021-06-05

BELE GAZTE GAZTELEKUAN UDAKO EKINTZAN MARTXAN

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 12rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.






2021-04-26

UDAKO ESKAINTZA ZEGAMAKO HAUR ETA NERABEENTZAT

Zegamako haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzutik, Zegamako Udalak, udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu 2021eko udaldirako.

Eskaintzaren informazio zehatza, albistean klikatu eta behean agertzen den dokumentuan aurki dezakezue.



2020-03-31

ZIBERSEGURTASUNERAKO KONTZIENTZIAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO SAIOAK GURASO ETA NERABEENTZAT

Nerabezaroa konektaturik; internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme alabentzat?

Zegamako Udaleko Gazteria Sailak guraso eta nerabeei zuzenduta, zibersegurtasunerako kontzientziazio eta sentsibilizazio saioak antolatu ditu.

Gurasoei zuzendutako saioa APIRILAREN 21ean, 18:30-20:30etara izango da eta EUSKARAZ emango da. Kontutan izan, gurasoek aurrez izena eman beharko dutela parte hartzeko.

Nerabeekin berriz, udaleko gazteria suspertzailea jarriko da harremanetan beraiekin jardunaldiak antolatzeko.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago jakiteko, klikatu albistean eta hor barruan hiru dokumentu daude azalpen guztiekin.


2021-03-26

EMAKUMEOK LANDA ERREALITATEAK ERALDATZEN

EMAKUMEOK LANDA ERREALITATEAK ERALDATZEN. LAND. U

HAUSNARKETA TAILERRA AIZKORPEKO EMAKUMEONTZAT. BERTAN PARTE HARTU NAHI BADUZU IZENA EMAN KARTELEAN DAGOEN WEB ORRIAN EDOTA UDALETXERA DEITU.

 




2021-02-03

Zegamako baserrietako etxebizitza ezarpeneko ordenantza erregulatzailea” onartzeko izapideei hasiera.

Zegamako Udalak, 2021eko urtarrilaren 26ko bilkuran Udalbatzarrak adostutakoaren arabera, “Zegamako baserrietako etxebizitza ezarpeneko ordenantza erregulatzailea”  onartzeko izapideei hasiera eman die.

Horrenbestez, guztion administrazio-prozedura arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan adierazitakoa ikusirik, eta zehazki 133.4 artikuluko bigarren atalak adierazitakoa jarraituz, egitasmoa udaleko web gunean argitara ematen da, 15 eguneko entzunaldi epe bat irekiz.

Horren helburua, eragindako herritarrei entzunaldia ematea eta beste pertsona edo erakundeen ekarpen gehigarriak lortzea da.

Eragindakoek beraien ekarpenak honako helbidean aurkeztu ahal izango dituzte: udala@zegama.eus

Zegaman, 2021eko otsailaren 2a.-Alkateak.


Denera 16 orrialde