Toberak antolatutako Musikaren Hamabostaldian ekintza ugari antolatu dira martxoaren 23tik 31ra bitartean.


Hona hemen egun hauetako egitarau zehatza:

MARTXOAREN 23an, ASTELEHENA:  Zegamako pianoko eta zeharkako txirulako ikasleen entzunaldia 19:00etan Jabier Otaegi kultura-etxean.

MARTXOAREN 26an, OSTEGUNA:Zegamako txistu/danbolineko eta trikiti, pandero eta perkusioko ikasleen entzunaldia 18:30etan kultura-etxean.

MARTXOAREN 28an, LARUNBATA:  musika-jarduerak egingo dituzte Tobera Musika-eskolako ikasleek Zegamako Jubilatuen Elkartean, arratsaldeko 5etan hasita. Bele-gazte, gazte-lekuko kideen laguntza izango dute.

MARTXOAREN 29an, IGANDEA: Dantzari Txiki Eguna Zegaman, Tobera Musika eta Dantza eskolak antolatuta.

MARTXOAREN 31n, ASTEARTEA: Gitarrako ikasleen entzunaldia, Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean, 18:30ean.