Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko dute Tobera Musika Eskolako ikasleek.


Kontzertua Seguran izango da eta Zegamako ikasleek ere bertan parte hartuko dute. Urtero txandaka egiten da eta aurten Seguran egitea tokatzen da. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako "Musikalean" ekimenaren barruan kokatuko da kontzertu hau.


  • Ordua: 18:30
  • Herria: Segura
  • Tokia: Tobera Musika Eskola