Olentzero eta talo tailerra egingo dute Anduetza Parketxean bi asteburutan.


Abenduak 14-15-21-22an egingo da olentzero eta talo tailerra. Olentzero, azken jentila, Anduetzara etorriko da haurrekin mintzatzera eta bere bizitzaren historia kontatzera. Ondoren, elkarrekin taloak egingo dituzte. 

Prezioa: 5€ (taloarekin askaria barne).

Izena ematea beharrezkoa da. Horretarako deitu Anduetza Parketxera 943802187.


  • Ordua: Goizean
  • Herria: Zegama
  • Tokia: Anduetza Parketxea