Abenduaren 17tik 21era kultur astea ospatuko da Jubilatuen Elkartean.


Egunero egongo da ekintzaren bat eta guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.

Hona hemen aste horretako egitaraua:

-Abenduak 17: mahai jokoak.

-Abenduak 18: mahai jokoak eta toka.

-Abenduak 19: joko guztietako finalak.

-Abenduak 20: hitzaldia Amagoia Murumendiarazen eskutik. Gaia: MEMORIA.

-Abenduak 21: txistor jatea eta jokoetako irabazleei sari banaketa. Ondoren, aurten 78 urte bete dituzten bazkideei gabon saskiak banatzea. Egun honetan, 2 gabon saskiren zozketa egingo da; bata bazkide guztien artean zozketatuko da eta bestea, bertan dauden bazkideen artean.


  • Ordua: 17:00
  • Herria: Zegama
  • Tokia: Jubilatuen Elkartea