Abenduaren 24ean, gabon eskean arituko dira egun guztian zehar herrian talde desberdinak.


Goizeko 11:00etan herriko haurrak aterako dira herriko kaleetan zehar gabon kantak abesten Aitxuri Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta.

Gazte Herexa Elkartekoek bazkaria Ostatun egingo dute eta ondoren baserriz-baserri ibliko dira kantuan.

18:00etan Olentzerorekin gabon eskea Olaran auzotik irtenda herri-gunean zehar. 20:00ak inguruan amaituko da Ostatu aurrean.


  • Ordua: Egun guztian zehar
  • Herria: Zegama
  • Tokia: Zegama