Abenduaren 24ean, Gabon-eskea nagusi Zegamako kaleetan zehar.


Goizeko 11:00etan herriko haurrak, plazan elkartuta, gabon kantak abesten ibiliko dira kalean Aitxuri Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta.

Gazte Herexakoek bazkaria egingo dute eta ondoren baserriz baserri ibiliko dira kantuan.

18:00etatik aurrera eta 20:00ak bitartean, Olentzerorekin gabon eskea egingo da Olaran auzotik irtenda, herri-gunean zehar. 20:00ak aldera emango zaio amaiera Ostatu aurrean.


  • Ordua: Egun guztian zehar
  • Herria: Zegama
  • Tokia: Zegama