Ekintza polita egingo dute apirilaren 6an gaztelekuan.


Coco filma ikusiko dute lehenik eta ondoren ikusitakoaren arira tertulia egingo dute gaiaren inguruan mintzatuz. Ekintza amaitzeko, Tobera Musika Eskolako ikasle diren gaztelekuko nerabeen eskutik musika entzunaldia izango dute, filmako zenbait abesti joko dituztelarik instrumentu desberdinekin.


  • Ordua: 17:00
  • Herria: Zegama
  • Tokia: Bele Gazte Gaztelekua