2024-05-07

TREBAGurasoak. HARREMAN OSASUNTSUAK LAGUN ARTEAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “HARREMAN OSASAUNTSUAK LAGUN ARTEAN” hitzaldia antolatuko da. Maiatzaren 7an, asteartea, 18:15etatik 19:45etara Gaztelekuan izango da Nerea Mendizabal trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 6 aurretik.

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.



2024-04-13

XIV. GAZTE EGUNA ZEGAMAN

Larunbat honetan, apirilak 13, XIV. Gazte Eguna ospatuko da Zegaman herriko Gazte Herexa Elkarteak antolatuta.

Egitaraua ikusteko klikatu albistearen gainean.




2024-03-16

TXOKOLATEA TXURROEKIN GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, martxoak 16, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, sukaldaritza tailerra egingo dute gaztelekuan. Txokolate beroa eta txurroak izango dituzte dastagai.


2024-03-25

IRUÑAKO SALTINGera IRTEERA GAZTELEKUTIK

Aste Santuko oporretan gaztelekutik Iruñako salting-era irteera egingo dute. Eguna Orikain herrian pasako dute.

Ekintzan parte hartzeko izen ematea irekita dago martxoaren 9 arte (drive bidez).


2024-03-12

SOLASALDIA. NERABEEN GARRASIA, OSASUN MENTALA ALDAKETA GARAIAN

Zegamako Udaleko Gazteria Sailak egitasmo interesgarri bat antolatu du. Datorren martxoaren 12an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan (Ugarte Zelai 10), “Nerabeen garrasia, osasun mentala aldaketa garaian” liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo da Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalekin. Heldu eta nerabeei zuzendutako saioa izango da.


2024-03-09

SEXUALITATE TXOKOA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan,martxoak 9, sexualitatearen gaia landuko dute gaztelekuan.

Sei gune bereiztuko dituzte eta txoko bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira.


2024-03-08

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ekintza ugari antolatu dira Zegaman.

Gaztelekukoek ere egitasmo honetan parte hartuko dute. Aurrez lanketa bat egina dute gaztelekuan eta bihar ikusgai egongo da herriko plazan.


2024-03-02

ESKULAN TXOKOAK GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, martxoak 2, eskulan txokoak egingo dituzte gaztelekuan. Sei eskulan txoko egongo dira: martxoak 8 txokoa, buztingintza, belarritako eta giltzatakoak, aurpegi margoketa, origami/papiroflexia, amets harrapakariak.


2024-03-01

PROGRAMAZIO BILERA GAZTELEKUAN

Ostiral honetan, martxoak 1, programazio bilera egingo dute gaztelekuan nerabeekin. Aste Santuetan eta apirila-ekaina bitartean egin nahi dituzten ekintzak adostuko dituzte denen artean.


Denera 15 orrialde